XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

88. Zein da, 13 hektolitro 25 litro 4 dezilitro uren pisua?

89. Zein da ur honen pisua?
- 5 dekalitro 6 litro
- 3 hektolitro 20 litro
- 4 hektolitro 2 dekalitro
- 25 dekalitro 5 dezilitro
.

90. Zein da edukiera hauen pisua:
- 2 litro 3 dezilitro
- 4 litro bikoitz 2 dezilitro.

91. Luzeran 3 metro, zabaleran 2,50 metro eta sakoneran 1,80 metrotako urtegi bat erdiraino beterik dago.

Zenbat hektolitro dauka?

92. luzeran 2 kilometro 9 metro eta zabaleran 6.25 metrotako bide bat konpondu nahi da 28 zentimetrotako galipot kapa batez.

Aurki ezazu zenbat kostatuko den metro kubikoak 3.950 pezeta balio baditu.

93. Metro kubiko egurrak 0,325 metro kubiko ikatz ematen du.

Zenbat metro kubiko egur beharko dira, bakoitzeko 1,645 metro kubiko dituzten hiru traktore ikatzez betetzeko?

94. Nekazari batek 3 traktore patataz beteak daramatza saltzera: lehenengoak 1 Tm. 534 kg. ditu: bigarrenak 1.328 kg.: eta hirugarrenak, 1.78 Tm.

Zenbat atera zuen salmentan kilo erdia 30 pezetatan saldu bazuen?